Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 08 covid19 txerto desderdinakOsakidetza gaur hasi da Janssen hartu zutenei beste dosi bat hartzeko txanda ematen. Horretarako 99.000 pertsona ingururi deituko diete.

Telefono deia edo SMS mezua jaso ez dutenek Osakidetzaren webgunean har dezakete txanda.

Johnson & Johnson enpresaren Janssen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— errefortzu-dosia emateko erabakia hartu zuen orain bi aste Espainiako Osasun Batzordeak. Orain arte egin dituzten ikerketen arabera, dosi bakarreko Janssen txertoak ematen du babesik apalena, eta hark galtzen du azkarren eraginkortasuna. Babes hori indartu asmo dute bigarren dosia jarrita. Hori bai, bigarren dosi hori Pfizerren edo Modernaren txertoa izango da oraingoan. Pfizerren kasuan, ohiko dosia jarriko zaio txertatuari eta Modernarena jarriz gero, ohiko dosiaren erdia jarriko zaio.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 herritarrek hartu zuten Janssen txertoa.

2021 11 08 jarritako txertoak marka jaurlaritza aza8

2021 11 08 jarritako txertoak adinka jaurlaritza

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza