Karga bereziko kamioi bat katigatuta egon da Maalako biribilgunean, ez atzera ez aurrera egin ezin zuela, eta eragozpenak sortu ditu trafikoan. Auto-ilara luzeak sortu dira eta oso mantso joan da trafikoa.
Kamioia 10:30ak aldera gelditu da katigatuta, Maalako biribilgunean, eta 13:15ak alderako lortu dute libratzea horretara etorri diren garabi lan berezietarako beharginek. Katigatuta egon den bitartean erreil bat moztuta egon da, eta udaltzainek txandaka eman dute diote bidea trafikoari.