Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 04 juli larranaga 100 urte bete mendaro udalaJulia Larrañaga Garate mendarotarrak 100 urte bete zituen azaroaren 1ean. Urteurrenaren harira, Mendaroko Udalak lore sorta bat oparitu dio.

Iñaki Arregui alkateak zorion mezua eta besarkada estua helarazi dio herri osoaren izenean.

Joan zen Santana Egunean ere omendu zuen Udalak Julia Larrañaga, Goñati pilotalekuan egin zuten bertso-saioan. Mendaroko Udalak herriko nagusiena omendu ohi du urtero herriko jaietan, eta aurten, omenaldia Santa Ana egunez egin zuten. Gainera, Andoni Egañak eta Uxue Alberdik bertso bana kantatu zioten omenduari.

Agarre-Txiki baserrian jaio zen Julia Larrañaga eta Sahatzu-azpiko baserrira ezkondu zen gero Pedro Aranberri Arakistainekin, Itziarko Isasi baserriko semearekin. Bi seme eta alaba bat izan zituzten.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza