Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 30 gazta txapelduna

Euskal Herriko hamalau gaztagilek hartu zuten parte atzo, Elgoibarko Gazta Lehiaketan, eta Zeanuriko Ipiñaburu gaztagileak jantzi zuen txapela. Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztak bigarren egin zuen, eta Aiako Agerreburu izan zen hirugarrena. 

Hileko azken zapatuko feriaren barruan egin zuten atzo Elgoibarko XXIX Gazta Txapelketa, Kalegoen plazan. Kalamua Elkarteak antolatzen du lehiaketa hau, eta sanbartolomeetan egiten da, baina azken bi urteetan bertan behera geratu da koronabirusaren pandemiagatik. 2019ko jaietan egin zuten azkenekoz, eta orduan, Mausitxak irabazi zuen. Atzokoan, baina, sari nagusia Bizkaia aldera joan zen. Hamalu partaide izan ziren, eta Zeanuriko Ipiñabururen gaztari eman zion sari nagusia epaimahaiak 330 punturekin. Garaipen honi esker, Gabon Zahar feria egunean egiten den Urteko Gazta Onenaren txapelketan lehiatzeko aukera izango du. Bigarren lekuan Mausitxa sailkatu zen 318 punturekin, eta hirugarrena Aiako Agerreburu izan zen 303 punturekin. Epaimahaikideek adierazi zuten atzoko lehiaketako gaztak kalitate handikoak zirela guztiak, eta "izugarrizko maila" izan zela nabarmendu zuten. 

2021 10 30 gazta irabazleak

2021 10 30 gazta epaimahaia

 

2021 10 30 gazta finalistak

2021 10 30 gazta salmenta

2021 10 30 gazta trofeoak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza