Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 25 elgoibar kalegoen plaza barrenKutsatuen kurba gora doa Hego Euskal Herrian, baina eskualdean behera egin dute kutsatseek aurreko astetik hona.

Joan den astean, urriaren 18tik 24ra bitartean, 1.193 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, aurreko astean baino 254 kasu gehiago. Aldiz, bai Gipuzkoan eta bai Debabarrena eskualdean behera egin dute kutsatze kopuruek, intzidentzia-tasek gora egin badute ere. Debabarrenean 22 kasu atzeman dituzte azken zazpi egunetan (38 aurreko astean) eta Gipuzkoan 385 kasu zenbatu dituzte (286 aurreko astean). Era berean, Elgoibarren ere kasu bakarra atzeman dute azken astean, aurrekoan 11 izan zirenean.

Urriaren 18tik 24ra bitarteko kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mutriku +3 (0 0 2 0 1 0 0) 188,18ko intzidentzia-tasa
  • Eibar +14 (0 2 5 2 1 2 2) 120,11 
  • Elgoibar +1 (0 0 0 0 0 1 0) 103,99
  • Deba +2 (0 1 1 0 0 0 0) 36,68
  • Ermua +2 (0 1 0 0 1 0 0) 24,97
  • Soraluze +0 (0 0 0 0 0 0 0) 0,00
  • Mallabia +0 (0 0 0 0 0 0 0) 0,00
  • Mendaro +0 (0 0 0 0 0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +385 (42 62 61 61 66 31 62) 93,14

•Heriotza gehiago
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenetan eguneratzen ditu orain birusaren transmisioari buruzko datuak. Gaitzaren ondorioz hildakoen kopuruari erreparatuta, 15 pertsona hil dira Covid19arekin Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, urriaren 8tik 14ra bitartean erregistratutakoak baino zazpi lagun gehiago.
Gainera, intzidentzia-tasa metatuak gora egin du azken 14 egunetan: 76,10 kasu 100.000 biztanleko; aurreko astean, berriz, 63,64 kasu ziren. Hori bai, oinarrizko birsorkuntza indizea (R0) 1,15etik 1,06ra jaitsi da. Kutsatu kopuruan izandako gorakadak izan du eragina ospitaleratzeetan. Osakidetzaren mepeko erietxeetan, plantan daudenen artean gora egin du okupazioak; astebetean 48tik 81era igo dira ingresatutakoak. Nolanahi ere, ZIUn daudenak gutxiago dira: 26tik 24ra jaitsi da larrien daudenen zenbatekoa.
Birusaren eraginez eremu gorrian dauden udalerri kopuruak ere gora egin du, Urnietari (Gipuzkoa) Agurain gehitu zaio Araban, eta Ondarroa (Bizkaia) eta Lazkao (Gipuzkoa) ere ageri dira eremu horretan.

2021 10 25 covid19 intzidentzia EAE tokikom 700x700

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza