Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 10 zubiak marixabel lasaUdaleko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanean, 'Bizikidetza ereiten' jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako. Bi ekitaldi antolatu dituzte, hitzaldia batetik eta dokumental baten emanaldia zein solasaldia, bestetik.

Martxoaren 16an Jon Sistiaga kazetariak zuzendutako 'Zubiak' dokumentala emango dute, 19:00etan Kultur Etxean. 19 urteren ondoren, Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarreta (Maixabelen senarraren heriotzan parte-hartu zuen ETAko kidea) Legorretako elkarte gastronomiko batean elkartuko dira, eta senarra hiltzeko argudioak ulertzen saiatuko da. Dokumentalaren ostean egingo duten solasaldian hartuko du parte dokumentaleko protagonista nagusiak, Maixabel Lasak.

 • Hitzaldia, martxoaren 18an
Martxoan 18an, bestalde, giza eskubideen urraketen biktimen aitortza eta erreparazioaren legearen inguruko hitzaldia eskainiko dute Laura Pego Oterok (Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea) eta Ana Isabel Perez Machiok (Zuzenbide penalaren katedraduna). 19:00etan izango da saioa, musika eskolan. "Azken urteotan, gure gizarteak nabarmen egin du aurrera motibazio politikoa medio torturak, tratu txarrak edota bestelako polizia-eraso, indarkeria edota gehiegikerien biktima izan direnen aitortzan. Euskal erakundeek, hain zuzen, hainbat ekimen jarri dituzte abian eta horiek gizarte-babes handia izaten ari dira. Hala eta guztiz ere, aurrera pauso garrantzitsuak lortu diren arren, asko dago oraindik egiteke", azaldu dute antolatzaileek. Hitzaldi honen helburua da euskal erakundeetatik biktima horiek jaso duten arretaren eta tratuaren egungo egoera eta egindako ibilbidea aztertzea.

2021 03 10 bizkidetza kartela elgoibar udala

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza