Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 20 manifestazioa gutxienekopentsioa elgoibar maalanDuintasunak eta Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako manifestazioa egin dute gaur goizean herriko kaleetan.

Orain dela ia sei urte hasitako bidetik, Europako Gutun Sozialak jasotzen duena betearaztea eskatzeko, besteak beste, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, kalera irten dira hainbat herritar. Manifestazioaren amaieran, manifestarien ordezkari talde bat udaletxera joan da, mozio bat erregistratzera. Azaldu dutenez, udalbatza osatzen duten hiru alderdiei (EAJ, EHBildu eta PSE-EE) bidali diete mozioa, eztabaidatu dezaten, "eta ahal izanez gero, onar dezaten".

"Mozio honen bidez, EAEko gobernuari pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko eskatu nahi diogu. EAEko gobernuari eskatzen diogu entzun ditzala gure eskaerak eta neurri zehatzak har ditzala pentsiodun guztientzako pentsio duina eta bidezkoa bermatzeko. Gutxieneko pentsio egokiaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du, eta lanean jarraituko dugu nekaezin, gure helburua lortu arte", adierazi dute.

2023 11 20 manifestazioa gutxienekopentsioa elgoibar

2023 11 20 manifestazioa gutxienekopentsioa elgoibar mozioa HAZ

2023 11 20 manifestazioa gutxienekopentsioa elgoibar mozioa

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza