Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 16 Emakume adinekoen kontrako indarkeriaIndarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Mujeres mayores y violencia de género izenburuko hitzaldia antolatu du Mendaroko Udalak azaroaren 24rako (barikua). Iratxe Herrero Zarate soziologo, gerontologo eta kriminologoak emango du, udalbatza aretoan, 19:00etan hasita.

Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko azterlana aurkeztu du aurten Iratxe Herrero Zarate soziologo, gerontologo, kriminologo eta Y-Logika gabineteko zuzendariak, eta gai horretxen inguruan arituko da Mendaron hilaren 24an. Zergatik da ezezaguna adineko emakumeen kontrako genero indarkeria? Zer hartu behar dugu kontuan adineko emakumeen aurkako genero indarkeriazko egoerak saihesteko eta horiei arreta emateko? Nola lagun diezaiekegu biktimei egoera horretatik ateratzeko oztopoak gainditzen? Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erango die Herrerok.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza