Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 14 txankakuaren ginkanaTxantxakua Elgoibarko merkatarien elkarteak beste kanpaina bat jarriko du abian bihar, Elgoibarren erosteak saria du lelopean, eta abenduaren 13ra arte egongo da indarrean.

Ginkana estiloa izango du kanpainak. Elkartearen baitako establezimenduetan kartilla batzuk eskuratu ahal izango dituzte bezeroek, eta haiexek bete beharko dituzte. Horretarako, sei zigilu lortu beharko dituzte, sei denda ezberdinetan erosketak eginda. Behin txartela osatuta dutenean, izen-abizenak eta telefono zenbaki bat gehitu eta Txankakuako establezimenduren batean utzi beharko dute. Zozketa abenduaren 15ean egingo dutela jakinarazi dute elkartetik eta 5.000 euro banatuko dituztela guztira, erosketa-baleetan. 1.000 euroko sari bat eta 200 euroko hogei sari izango dira banatuko dituztenak. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza