Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 15 maroko lurrikara kalteak Moulay BrahimJoan zen ostiralean Marrakex hego-mendebaldea astindu zuen 6,9 graduko lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko kanpainak hasi dituzte han-hemengo mezkitetan, baita Elgoibarko Tawasolen ere. Era berean, Txitxibilaldi mendizale taldekoek ere hasi dute diru bilketa kanpaina.

 Elgoibarko Tawasol Elkartekoak gaur, bihar eta etzi egongo dira Kalebarren plazan, materiala jasotzen. Mantak, izarak, eskuohialak, burkoak, linternak, kanpin-dendak, berotzeko arropa (helduena zein umeen), sendagaiak, pixoihalak, konpresak, biberoiak, haurrentzako hauts-esnea, gelak, zabor poltsak...  Premia handia da, eta esandakoak eta gehiago ere behar dituztela zabaldu dute Tawasol mezkitakoek. Hiru bilketa egun zehaztu dituzte momentuan, gaur, bihar eta etzi. Kalebarrenen egongo dira materiala jasotzen, gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, eta bihar eta etzi, 11:00etatik 13:00etara.

Bestetik, Txitxibilaldi mendizale taldekoek ere hasi dute diru bilketa kanpaina, Toubkal mendira egindako espedizioa gogoan hartuta. "Dena galdu dute, eta negua gainean da", zabaldu dute sare sozialen bidez. Toubkal mendira egindako espedizioan gidari izan zutenari bidaliko diote dirua. Imililh herrikoa zuten gidaria eta bere etxean hartu zituen orduan. Txitxibilaldikoek nabarmendu dute ekarpen guztiak izango direla ongietorriak, izan handi nahiz txiki, eta bizum bidez egin beharko dela diru-ekarpena, honako telefono zenbakian: 695 788 492

2023 09 15 marokora laguntza tawasol elgoibar kartela

2023 09 15 atlas laguntza Elgoibar

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza