Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 14 pentsiodunen manifestazioa elgoibar gaurgeroa duintasunaAstelehenean, hilaren 18an, hasiko dituzte berriro asteroko mobilizazioak Elgoibarko pentsiodunek.

Kalegoen plazan egingo dituzte elkarretaratzeak, hileko lehen eta hirugarren astelehenetan, 12:00etan. Erosketa saskiaren garestitzeak herritarren bizi-baldintzak nabarmen okertu dituela salatuko dute eta bankuen, energia-enpresen eta elikagaien banaketa-kate handien irabaziak pandemiaren aurretik sekula ikusi ez diren mailara iritsita daudela.

Era berean, alderdi politikoei ere dei egingo diete, hauteskundeen aurretik eskatu zizkieten eskaera berberak aintzat hartzeko eskatzeko: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, pentsio guztiei benetako KPIa igotzea eta pentsioen genero-arrakala amaitzeko neurri eraginkorrak hartzea.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza