Andrea Osorok (Elgoibar, 1992) bere azalean bizi izan zuen gordofobia, hau da, loditzeko beldurra. Gorputz perfektuaren bila, kulturismora iritsi zen, eta Espainiako txapelketan parte hartu zuen. Txapelketa irabaztea zuen helburu, baina bigarren egin zuen. "Sekulako porrota" izan zen hori berarentzat, eta orduan konturatu zen gorputz perfektua bilatze hori obsesio bilakatu zitzaiola.
Karakaten bi haize errota ezartzeko asmoa agertu zuen otsailean Green Capital Development 135 enpresak, eta geroztik, aurreproiektu hori gauza ez dezaten lanean ari dira Soraluzeko Udala eta Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak [Elgoibarko Udaletik esan dute ez dagoela proiekturik eta inork ez diela eskaerarik egin, baina gaiaren jarraipena egiten ari direla]. Plataformatik nabarmendu dute ondare natural eta arkeologiko handiko eremua dela Karakatekoa, "zaindu beharrekoa", eta energia ekoizpenak naturarekin eta justizia sozialarekin bateragarria izan behar duela. Domekan protesta martxa egin zuten eta bihar egitasmoaren kontra daudenen argazkia aterako dute Kalegoen plazan, 14:00etan. Sinadurak biltzeari ere ekingo diote.