Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 17 euskararen aldeko mozioaEAJko eta EH Bilduko hautetsiek adierazpen publiko bat onartu zuten uztailaren 19ko Osoko Bilkuran Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontra azkena emandako epaiaren harira.

2023 07 20 hitzarmena mendaroko udala elgoibarko izarra2023rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, zeinaren arabera 16.300 euro jasoko dituen Elgoibarko Izarrak, iaz baino 800 euro gehiago.

2023 07 17 Puntueus Behatokia prentsaurrekoaGoogleren bilaketa zerbitzuak euskara diskriminatzen duela ondorioztatu du PuntuEUS Behatokiak egin duten azken azterketan. “Euskal erabiltzaileen bilaketei gaztelaniazko emaitzekin erantzuten die Googlek. Horrek ondorio larriak ditu, erabiltzaileak euskara baztertzera eta gaztelaniaz nabigatzera bultzatzen dituelako, euskararen ikusgarritasuna murriztuz”, azaldu du Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariak.

2023 07 07 UEMAren agerraldia Usurbilen EuskaraUdalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ukatzen die Espainiako Konstituzionalaren egueneko sententzia batek, eta horren aurka batu dira gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hautetsiak, Usurbilen. Sententziak euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" dakarrela salatu dute elkarretaratzean. Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak ere parte hartu du bilkuran. Arg.: Noaua

2023 07 05 denda izenak euskaraz elgoibar BARRENElgoibarko Udaleko Euskara Sailak establezimenduaren errotulu nagusia euskaraz edo irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak emango ditu.

2023 06 13 gidabaimena euskaraz elgoibar udala karteletikGidabaimena azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen duten 16 eta 29 urte arteko gazteak sarituko ditu Elgoibarko Udalak, Animatu eta atera gidabaimena euskaraz kanpainaren barruan.

2023 06 13 Tertuliak bertsotanTertuliak Bertsotan ekitaldiarekin amaituko dute egunean, ekainak 15, Tertuliak egitasmoaren aurtengo ikasturtea. Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituzte, eta jakinarazi dute Tertuliak egitasmoan ez dabiltzan herritarrek ere ateak zabalik dituztela. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza