Tertuliak programa jarri dute martxan aurten ere Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak elkarlanean, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Jon Maiak Extremaduratik Euskal Herrira etorritako familia batek hizkuntzaren, nortasunaren eta munduan izan behar duen lekuaren inguruko prozesuaren berri emango du datorren eguaztenean, urriak 5, bere bizipenen bitartez.
Euskara eskolek iaz izan zuten harrera eta gurasoetako batzuek agertu duten interesa ikusita, aurten ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera sortu dute Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak elkarlanean.
Gosari baten bueltan bildu dira gaur goizean Elgoibarko hamar enpresa industrialeko ordezkariak eta Elgoibarko Euskaraldia Taldeko eragileak. IMH Campusen egin dute gosari-bilera eta ordubeteko iraupena izan du.
Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dituzte: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. Gainera, Udalak bekak emango ditu.