Hasi dantzan hasiko da Euskaraldia Elgoibarren, 'Esazu hitz bat … Herri-dantza!' egingo baitute azaroaren 19an, Kalegoen plazan. Eta, Euskaraldiari emango dioten amaiera nolakoa izango den ere aurreratu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak.
Jon Maiak Extremaduratik Euskal Herrira etorritako familia batek hizkuntzaren, nortasunaren eta munduan izan behar duen lekuaren inguruko prozesuaren berri emango du azaroaren 10ean Mendaron, bere bizipenetan oinarrituta. Gazteleraz izango da hitzaldia, erdaldunak euskarara gerturatzeko helburuarekin antolatu baitute.