Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 08 euskaltzaindiak sarituak ane iriondo ainhoa leyaristiEuskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu zituen maiatzean Mintzola egitasmoaren bitartez, eta bi gazte elgoibartarrek eskuratu dituzte sari horietako bi.

Mintzola egitasmoaren bitartez emandako sarietako bat Ainhoa Leyaristi Oñederraren master amaierako lanari eman dio Euskaltzaindiak, 'Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz: kasu-marka eta aditz komunztadura izenburukoa'. Leyaristik iraila-urrian egitekoa du master amaierako lanaren defentsa, baina irailaren 29rako aurkeztu behar du proiektua Euskaltzaindian.

Leyaristi ez da, ordea, sari hau eskuratu duen elgoibartar bakarra. Iaz, Ane Iriondo Arizmendiren gradu amaierako lana saritu zuen Euskaltzaindiak, Odei Guirado Irasuegiren 'Pulunpa (e)ta Xin! Erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana' lanarekin batera. Elgoibarko 16-30 urte bitarteko gazteen hizkuntza mudantzak aztertu zituen Ane Iriondok, eta ekainaren 15ean aurkeztu zuen proiektua Euskaltzaindian.

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza