Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 20 hitzarmena mendaroko udala elgoibarko izarra2023rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, zeinaren arabera 16.300 euro jasoko dituen Elgoibarko Izarrak, iaz baino 800 euro gehiago.

Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak eta Amaia Sastre Elgoibarko Izarrako presidenteak izenpetu dute hitzarmena, gaur, Mendaroko udaletxean. Hitzarmenaren helburua Mendaroko Udalaren eta Elgoibarko Izarraren arteko lankidetzarako eremu egonkorra ezartzea Mendaron, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean diharduen elkarteak BARREN aldizkariaren inguruko jarduerak gara ditzan aurtengo urtean. Elgoibarko Izarratik eskerrak eman dizkiote Mendaroko Udalari, BARREN komunikazioa proiektuari eskaintzen dion laguntzarengatik. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, euskara eta euskal kultura sustatzeko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza