Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 05 denda izenak euskaraz elgoibar BARRENElgoibarko Udaleko Euskara Sailak establezimenduaren errotulu nagusia euskaraz edo irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak emango ditu.

Errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzen duenari, kostearen %50eko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Udalak, gauza bakoitzerako gehieneko kopurua 300 eurokoa izanik. Gauza bietarako, gehienez 500 euro. Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da euskaraz ondo idatzita egotea eta hori Euskara Zerbitzuak ziurtatu beharko du. Errotulu nagusiaren kasuan, izena edo izen-abizenak soilik agertzen badira, Udalak ez du dirulaguntzarik emango.

Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen (Santa Ana kalea 2, behea), edota telematikoki www.elgoibar.eus webgunean. Informazio gehiagorako 943 744 366 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza