Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 01 herri urratsa euritea laguntza elgoibar izarraUholdeek zapuztu zuten Herri Urrats festak lagatako diru galeretatik errekuperatzeko laguntza eskatu zuen Seaskak.

Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko Herri Urrats ekimenaren 40. urteurrena ospatu nahi zuten aurten Senpereko lakuaren inguruan, baina ekaitzak urteurrena behar eta nahi bezala ospatzeko ametsa zapuztu zien. Horrek, besteak beste, milaka euroko galera ekonomikoa ekarri zion Seaskari. Hori dela-eta, "ekaitzak ez ditzan Herri Urrats eta euskara Iparraldean ito", elkartasun uholderako deia egin zuten Seaskatik.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bazkideen artean zabaldu zuen bakoitzak 10 euro jartzeko proposamena. 69 bazkidek erantzun diote Iparraldeko ikastolei laguntzeko proposamenari, eta, denera, 885 euro bildu dituzte, batzuek eskatutakoa baino gehiago ere jarri dutelako. Elgoibarko Izarrak Seaskaren alde dirua eman duten bazkide guztiei eskerrak eman dizkie.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza