Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 16 herri urrats laguntza eskeEuriteak sortutako uholdeen ondorioz, aurten ezin izan dute Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko Herri Urratsen 40. urteurrena ospatu Senpereko lakuaren inguruan, eta jaia beste formato txikiago batean egin behar izan dute.

Alegia, Herri Urrats "mugatu bat" ospatu zuten, baina bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaie jaiak berak sorturiko gastuei eta "Seaskak dituen beharrizan handiei" aurre egitea. Milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari, eta arduradunek jendarteari dei egin diote, Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko.

"Zuen laguntzari eskerrak zubiak eraikitzen jarraitu ahal izango dugu, eta jadanik eraikita dauden zubiak indartzen. Euskaraz bizitzen eta ikasten jarraitu nahi dugu, eta badakigu denon artean errealitate horretara iristea lortuko dugula. Ekaitzak ez ditzan Herri Urrats eta euskara Iparraldean ito, egin dezagun elkartasun uholdea! Aldez aurretik, eskerrik beroena euskal jendarteari, helarazitako elkartasun mezu guztiengatik", adierazi dute Seaskako arduradunek elkartasun eskaeraren harira..

Ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu dituzte:

Kontu korronte hauetan dirua sartuta:

  • Caisse d'épargne: FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
  • Laboral Kutxa: ES87 3035 0059 8205 9073 1197 Kutxabank: ES98 2095 5045 8710 6117 7332
  • Crédit Mutuel: FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza