Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 20 salto gazteen udalekuaA uemaUdalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak, 'Salto!' izenekoak, ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta hilaren 31 arte eman ahal izango da izena.

Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, antolatutako ekimena. 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek eman ahal izango dute izena.

Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Tartean, Areatzan eta Otxandion geldialdiak egingo dituzte. Honakoa da programa: Ekainaren 26-28 (Orozko), ekainaren 28-30 (Areatza), ekainaren 30-2 (Otxandio) eta uztailaren 2-4 (Dima).

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua, UEMAtik jakinarazi dutenez, eta prezioa 120 eurokoa izango da.

Izen-ematea

Bertan parte hartu nahi duten gazteek hilabeteko azken egunera arte dute izena emateko aukera. 120 toki egongo dira, eta hiru modutan eman daiteke izena.

  • Galdetegi hau beteta.
  • 943 816 699 telefono zenbakira deituta.
  • Datuak posta elektronikoz bidalita, hona: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Informazio gehiago aurki daiteke UEMAren webgunean.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza