Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 26 2022 09 23 euskara eskolak MendaronMendaron bertan euskara ikasteko aukera sortu dute aurten ere Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak elkarlanean. AEK Euskaltegiak emango ditu eskolak eta astelehenean, hilaren 30ean, hasiko dira.


Euskara eskolak sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat zehaztu zuen Udalak, eta kopuru horretara iritsita, astelehenean hasiko dute ikasturtea, bederatzi ikaslerekin. AEK-k emango ditu eskolak, eta astean lau egunetan izango dira, 14:30etik 16:30era, udaletxean bertan. Era berean, Mendaroko Udalak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasi nahi dutenentzat. Udarako, berriz, ikastaro trinko bat antolatzea aurreikusita dute.

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza