Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 13 Euskara klaseakEuskara eskolek iaz izan zuten harrera eta gurasoetako batzuek agertu zuten interesa ikusita, aurten ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera sortu dute Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak, elkarlanean.

Ekainera bitarteko ikastaroa izango da, eta eskolak astean birritan izango dira: astelehen eta asteazkenetan, 14:30etik 16:30era

Gehienez hamabi lagunentzako lekua egongo da, eta izena emandakoen hurrenkeraren arabera osatuko dute taldea. Prezioa hogei egurokoa izango da. Interesa dutenek urtarrilaren 20a baino lehen eman behar dute izena, eta horretarako bi aukera dituzte: Mendaroko Udalaren webgunean inprimakia online betetzea edota udaletxeko harrerara joan eta eskuz betetzea inprimakia. Informazio gehiago eskuratzeko: 943 033 282 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Era berean, Mendaroko Udalak dirulaguntzak banatuko ditu euskara ikasi nahi dutenentzat.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza