Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 12 errigora elgoibar deskargatzen 2018Azkeneko kanpainaren balorazio oso ona egin du Errigorrak, eskaria inoizko handiena izan delako. 10.000 etxe edo despentsatara iritsiko dira aurten, iaz baino %20 gehiagora.

Guztira, 143.000 litro olio banatuko dituzte (iaz baino %35 gehiago), eta 271.000 kontserba ontzi eta 41.000 pakete (iaz baino %15 gehiago).

Gar egingo dute Errigorako produktuen banaketa elgoibarren, Kultur Etxeko sotoan, 15:00etatik 20:00ak bitartean, eta bihar, maiatzaren 13an, Mendaron, 16:00etatik 18:00etara, jubilatuen ondoko lokalean.

Aurten egin diren kontserba, arroza, pasta eta lekale eskaera guztien %20 ekoizpen ekologikoa izan dela nabarmendu dute Errigoratik. Aurreratu dutenez, heldu den urtean ekoizpen ekologikoko eskaintza handiagoa izanngo da, eta aukeren artean potxa ekologikoak eskainiko dituzte. Irailerako prest izango dira piper ekologikorako 36.000 metro karratu gehiago. Bestalde, Nafarroan ekoiztutako 11.000 kilo txitxirio eta dilista banatuko ditu Errigorak. “Hazialdeko lekale ekoizleen elkartearendako bultzada ederra suposatzen du horrek”. Errigorakoek esana dute “elikagaiak ekoizteko erak aldatzeko kontsumitzeko erak aldatzea izan daiteke bide eraginkorrena”.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza