Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 13 antton luku berriaIparraldetik dator haizea! zikloaren barruan, Iparraldeko kulturaren gainean berba egingo dute Antton Lukuk eta Miren Artetxek, eguazten honetan (urriak 14), Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Antton Luku (San Frantzisko, AEB, 1959) idazle eta antzerkigile behenafartarrak gogoeta sakona bezain zorrotza egin izan du euskal kultura deitzen dugun horren eta haren transmisio eta berreskurapenerako oinarriez, besteak beste ‘Euskal Kultura?’ eta ‘Libertitzeaz’ liburuetan. Eguazten honetan, Iparraldetik dator haizea! zikloan parte hartuko du Elgoibarren, Miren Artetxe bertsolariarekin batera. Elkarrizketa formatuan jardungo dute Artetxek eta Lukuk, eta Iparraldeko kultura gehiago eta hobeto ezagutu nahi duten guztiak daude gonbidatuta. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza