Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Euskarak 365 egun taldeak Beitxu, Beitxu! kantua aurkeztu du. Aitor Novak egin du musika eta Uxue Alberdik hitzak. Azaroaren 28an kantu honekin lipdub-a egingo dute, eta Josu Mujika arduratuko da hori prestatzeaz. (kantuaren bideoklipa eta letrak dauzka)

Lipdub baterako kantua izanik neurrira egindako doinua dela esan du Aitor Novak, Beitxu, beitxu! kantuaren aurkezpen ekitaldian. “Luzea eta alaia izan behar zen eta hortara egokitzen saiatu naiz. Rumba hartu dut oinarri eta ukitu latindarrak eman dizkiot perkusioarekin. Gainera, kantua gogoraerraza izan dadin, tarte bat errepikatuko da ahotsarekin, haize instrumentuekin, dultzainarekin...”.

Uxue Alberdik elgoibartarrok geure herriaz eta geure buruaz izan dezakegun autoirudiarekin jokatu nahi izan du abestiaren letrarekin. “Askotan entzuten dugu gure herria zatarra dela, ez dela erakargarria... eta uste dut horrek gure autoestimuan eragiten duela herritar eta euskaldun moduan. Euskararekin berdin gertatzen da: badaude beren euskaraz edo euskalkiaz harro dauden herriak, beren esapideak, musikaltasuna... estimatzen dituztenak, are, haietaz harro daudenak. Ez dakit Elgoibarren ez ote gabiltzan autoestima beharrean alde horretatik ere”. Horregatik, gure euskararen eta herriaren aldeko “manifestu baikor eta festazale moduko bat” idatzi nahi izan du. “Orain hain modan dagoen ahalduntze ariketa bat egitea izan da nire asmoa”.

2015 10 8 beitxu beitxu kantaren aurkezpena

• Herriko musikari eta kantariak
Kantuaren grabaketan musikari elgoibartarrak aritu dira: Alfonso Guillo (kontrabaxua), Patxi Zabaleta (gitarra), Aitor Nova (pianoa, saxofoia eta dultzaina), Naia Membrillera (Kajoia), Gorka Mújica (perkusioa), Iban Urizar (tronpeta) eta Iban Guinea (tronboia). Abeslariak, berriz, Nerea Gil, Garazi Ayesta, Haritz Arrieta, Iban Urizar, Aitor Nova, Selesitina Mealelei eta Cosmin Liviu Iga izan dira. Azaroaren 28an kantu honekin lipdub-a egingo dute, eta Josu Mujika arduratuko da hori prestatzeaz. Hona kantuaren letra:

 

  Beitxu, beitxu! 

Diñue herri hau zatarra dala,

diñue erdalduna dala...

Ezpadou zelako_edarrak garen ikusten,

ezpadou harro erakusten,

Deba ibaixan kontra igerixan

gabiz itsasora heldu nahixan

herrixan!

Diñogu herri hau edarra dala,
diñogu edarra ta euskalduna dala! 

Sentittuizu mingain puntako azkuria:

hain da bertokua, hain da guria!

Ibai nagusixen kontra igerixan

gabiz zipriztinez busti nahixan

gure_herrixan!

Beitxu, beitxu euskeriaren

doinuak ze martxa dakarren!

Beitxu, beitxu gaur Elgoibarren

mingainak dantzan dabiz ta!

Beitxu, beitxu euskeriaren

doinuak ze martxa dakarren!

Beitxu, beitxu gaur Elgoibarren

bagabiz ta!

Mendixan, fabriketan, ofizinan, baserrixan,

tabernetan, anbulategixan,

kale-kantoian, gaztetxian eta elizan,

kanposantuan eta karnizerixan!!

Ibaixan saltoka eta ura gerrixan,

egunero, han ta hemen, nahi dou euskaldun izan

bizi geran herrixan!

Beitxu, beitxu euskeriaren

...

Auzia ez da izan ala ez izan. 

Kontua ekitea da.

Sortu. Eman eta hartu. 

Parte hartu. Partekatu.

Leku hartu leku eginez.

Atea irekiz, aulkia eskainiz.

Ez gotortu, harresiak bota.

Aterpeak eraiki, taldetasuna josi.

Eremu askeak sortu.

Auzia ez da izan ala ez izan

Kontua ekitea da.

Izatea ekitea da.

Egiten duguna gara. 

 

Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza