Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 07 3015mintegia2013Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamargarren urtez antolatuko du euskara eta lan mundua uztartzen duen 30 + 10 izeneko mintegia. Enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak ezagutaraziko dituzte gaur (urriak 7) egun osoz. Hitzaldi gehienak Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez.

  • 30-10 mintegia zuzenean jarraitzeko egin klik ondorengo loturan: www.imh.eus

 

Euskara enpresetan, zer uzta jaso dugu?, mahaingurua

Alor sozioekonomikoa euskalduntzeko prozesua aztertu eta ezagutaraziko dute aurtengo mintegian, eta hainbat eragilek euren iritzia emango du. 09:40ean “Hitzak eta ideiak uztartzeko makina” hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeko kideek. 09:50ean honako galderari erantzuten saiatuko dira hainbat eragile: Euskara enpresetan, zer uzta jaso dugu? Zer behar dugu orain aurrera egiteko?. Honako hauek dira Nerea Azurmendi kazetariak gidatuko duen mahainguruan parte hartuko duten lagunak: Jorge Jimenez, HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, Jon Mugartegi, Danobat Group-eko kalitate arduraduna eta euskara batzordeburua, Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari nagusia, Rikardo Lamadrid Lanekiko lehendakaria; Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea eta IMH ordezkatuz, Berrikuntzarako Tkgune Fabrikazio sareko zuzendari Fermin Lazkano. Aurterngo mintegiari buruzko informazio osoagoa hemen

Orain arte egin dituzten bederatzi edizioetan, 150 hizlari eta milatik gora entzule izan ditu 30+10 mintegiak. (hitzaldi guztiak IMHko webgunean ikusgai daude)

Aurreko edizioetako edukua eta bideoak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza