Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 30 euskaragileak agerraldiaEuskaragileak izeneko batzordea aurkeztu du Kontseiluak, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko sortu duten lantaldea. Hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute, eta horien tartean dago Elgoibarko IMH ikastetxea.

Fagorreko ordezkari Leire Okarantzak eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Euskaragileak enpresa batzordea aurkeztu zuten, astelehenean, Donostian egindako agerraldian. Lan-mundua euskalduntzeko zutabeetako bat enpresek beraiek osatzen dutela aintzat hartuta,“euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzea eta beren ereduak ezagutzera emateko” helburuarekin sortu dute taldea euskararen normalizazioan aitzindari diren hainbat enpresak, Kontseiluaren baitan.
“Enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan hainbat enpresarekin harremanetan jarri ginen Kontseiluko aholkularitza erakundeen bidez eta Euskaragileak enpresa batzordea sortzea proposatu genien”, adierazi zuen Bilbaok. Hainbat enpresak eman zioten erantzun baikorra deialdiari eta horrela, iazko irailean martxan jarri zen batzordea. Gaur egun ondorengo enpresek parte hartzen dute: Batz, Cikautxo, Eika, Ekin, Elay, Fagor, Goizper Group, IMH, Irizar, Matz-Erreka, Mondragon Unibertsitatea Eskola Politeknikoa, Mondragon Korporazioa eta Orkli.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza