Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 03 harkaitz cano euskara ala ezkara elgoibar barrenAzken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz Canok Euskara ala ezkara zikloan. Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta gogotik eskertu zuen publikoak. (bideoa dauka)

 Propio ekitaldirako sortutako poesia errezitaldia izan zen Canorena. Umoretik jo zuen euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta eskertu zuen publikoak. Zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten uzten ez zionaren paperean aritu zen Cano, dotore eta fin, eta barre-algaraka jarri zituen entzuleak. Goizeko perla laga zuen lasartearrak. Manifestuaren lehen zatia sarean jarri genuen urrian eta zabalpen handia izan zuen bideoak. Orain, Canoren baimenarekin, oso-osorik ikus dezakezue Azken aurreko manifestua, ondorengo bideoan.

•'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sarean

Gogoratu Euskara ala ezkara zikloko ikusentzunezko materiala eta hitzaldien kronika guztiak Interneten eskegita daudela, Euskara ala ezkara webgunean.

2009az geroztik Gotzon Garateren omenez antolatu duten zikloaren berri emateko propio sortutako webgunea da. Aurtengo zikloaren inguruko informazioaz gain, aurreko edizioen berri ere jaso ahal izango duzu hor, urtez urte.

Aurtengo jardunaldiak eman zuenaren laburpena BARREN aldizkarian jaso genuen urriaren 11ko zenbakian -PDF-

Hona hemen aurtengo zikloan parte hartu zuten zenbait kulturgileren saioak, bideoan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza