Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 06 euskara ala ezkara elgoibar izarra webguneaEuskara ala ezkara zikloko ikusentzunezko materiala eta hitzaldien kronika guztiak eskegi ditugu Interneten.

Euskararik gabe ez garela zioen Gotzon Garatek. Izatekotan, euskararekin izan behar ginela, eta horixe berretsi zuten urriaren 6an Euskara ala ezkara ziklora batu ziren kulturgileek. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten zikloa, IMH eta DanobatGroupen babesarekin, eta Euskal Herriko hamaika bazterretatik etorritako euskaltzale eta kultura zalez bete zen IMHko areto nagusia; 120 lagun guztira. 

Ziklo hark eman zuenaren laburpena BARREN aldizkarian jaso genuen urriaren 11ko zenbakian, baina orain, ikusentzunezko materiala eta hitzaldien kronika guztiak eskegi ditugu Interneten. Euskara ala ezkara webgunean aurkituko dituzue, 2009az geroztik Gotzon Garateren omenez antolatu duten zikloaren berri emateko propio sortutako webgunean. Aurtengo zikloaren inguruko informazioaz gain, aurreko edizioen berri ere jaso ahal izango duzu hor, urtez urte.

Aurtengo zikloan parte hartu zuten zenbait kulturgileren saioak ekarri ditugu hona, bideoan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza