Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 05 euskaraldia txapak elgoibarEuskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko izena emandako lagunek aukeratu duten rolari dagokion txapa jaso behar dute. Oraindik zabalik dago izena emateko epea.

Belarriprest zein Ahobizi rolak aukeratu dituzten lagunek aukeratutako rolen txapak jasotzera pasa behar dutela ohartarazi dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialeko sustatzaileek.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak bi toki izendatu ditu txapak jasotzeko:

  • Goizez, Elgoibarko Izarraren bulegoan, 11:00-14:00 ordutegian.
  • Arratsaldez, Euskaraldia lokalean (San Frantzisko 11), 18:00-20:00 ordutegian.

Dagoeneko 903 lagunek eman dute izena Elgoibarren Euskaraldia ariketan parte hartzeko. Mendaron 111 dira izena emandakoak. Elgoibarren gainera 40 elkarte inguru dira, momentuz, Euskaraldia ariketarekin bat egin dutenak. Azaroaren 23ra arte eman daiteke izena. Egun horretan 19:00etan amaituko da izena emateko epea.

2018 11 05 euskaraldia txapak elgoibar lokala

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza