Gabonetako erakusleiho lehiaketaren berri eman dute Udaleko arduradunek: 21 saltokik hartu dute parte aurten, eta Eizagirre okindegia izan da irabazlea.
Gabonetako kanpaina aurkeztu du Txankakua merkatari elkarteak, eta aurten ere hainbat sari zozketatuko dituzte, abenduan zehar herriko dendetan erosten dutenen artean. Produktu ekologikoz osatutako zazpi saski eta erosketa txeketan 1.800 euro banatuko dituzte.