Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 16 pintxoirabazlea2014kurruskaria19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak, herriko 18 tabernatan. Barixakura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. 

2015 06 08 bidegorriarenamaieraAurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Elgoibar, Mendaro, Deba, Eibar, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. 

Guztira 75 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.

 Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an Elgoibarko Kultur Etxean.

2015 06 09 pintxolehiaketarenaurkezpenaEkainaren 16tik 19ra egingo da Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa. Iaz parte hartze marka ezarri zuen lehiaketak, 32 partaiderekin. Aurten, aldiz, 18 izango dira parte hartuko duten tabernariak. Horien artean ez daude orain arteko sei edizioetan epaimahaiaren saria irabazi duten hiru tabernak: (Txarriduna (3), Gabi (2) eta King-Kong (1). Pintxoen prezioa izango da beste berrikuntzetako bat.

2015 05 27 debabarreneanenergiaaurreztuzkanpainaDebegesa garapen agentziak informazio bilerak hasiko ditu Debabarreneko herrietan, besteak beste energia aurrezteko aholkuak eman eta fakturak ulertzen laguntzeko. Astelehenean, ekainaren 1ean, etorriko dira Mendarora, eta ekainaren 10ean eta 11n Elgoibarrera.

2015 04 28 enpresaindustriallehiaaurkTKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, tartean IMHk, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute (Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi zuen iaz estreinako edizioa). Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da.

2015 04 27 eskualdemapaGipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Eskualde bakoitzeko biztanleek dirua zertan eta nola inbertitu nahi duten esateko aukera izango dute, eta eskualde bakoitzak, tartean Debabarrenak, bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Elgoibarren martitzenean (apirilak 28) egingo dute herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra.

2015 04 23 pizzatailerra2014 09Asteburu bete-betea izango da datorrena Elgoibarren. Joste eguna eta Jose Gurrutxaga krosaz gainera, hileko azken zapatuko feria egingo da. Hil honetan Elgoibarko Lagun elkarteak kudeatuko du txosna. Era berean, bertako produktuekin egindako pizzak egiten ikasiko dute umeek pizza tailerrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza