Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 05 Kiroldegikoen elkarretaratzea Elgoibarren ELAJoan den apirilaren 22az geroztik greba mugagabean daude Elgoibarko Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten langileak, eta barikuan, elkarretaratzea egin zuten berriro Kalegoen plazan.

Udal Kirol Patronatuak azpikontratatutako BPXport enpresarentzat ari dira lanean eta azkeneko 11 urteetan ez dietela soldatarik igo salatzen dute. Are, salatu dute 2012an %10 jaitsi zizkietela soldatak, ustez behin behinean, baina gerora mantendu egin dietela murrizketa hori. Langileen esanetan, enpresak 2012an galdu zuten soldataren %10 hori berreskuratzea eskaintzen die, baina KPIa eta soldatak eguneratzea eskatzen dute eurek.
 
∞Lotura duten albisteak:

Arg.: ELA

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza