Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 17 perretxikoak morkaiko mendian elgoibarAizu! gastronomia elkarteak eta Elgoibarko Udalak aste gastronomiko mikologikoa antolatu dute. Eguenean hasi, azaroaren 24an, eta hiru eguneko egitaraua osatu dute herriko 29 ostalarik.

Ondorengo taberna eta jatetxeak parte hartzen ari dira ekimenean: Otzak, Kaia, Salento, Gabi, Lanbroa, Tantaka, Txarriduna, Gran Siglo, Celia, Malape, Pilon, Aterpe, Mintxeta, The end, Usua, Mahats, Jai Alai, San Roke, Ibai Ondo, San Pedro, Sigma, Lerun, Txarriduna hotela, King Kong, Ilunpe, Iturri, Marem, Kultur Kafea eta Belaustegi.

Perretxikoekin egindako pintxoak prestatuko dituzte taberna horietan, 19:00etatik 21:00ak bitartean, eta 1,50 euroan salduko dituzte.

Zapaturako, ekintza gehiago ere iragarri dituzte. Batetik, 12:00etatik 13:00etara bitartean, Zirkobira kale animaziokoak ibiliko dira kalez kale Kalegoen plazan hasita, eta 12:30etik 14:30era Niala, Aritz eta Sergio magoak tabernaz taberna ariko dira magia trukoak egiten. Iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, Crazy Jazzers Traditional Jazz Bandek kontzertu emango du, eta gauean, 23:00etatik 02:00etara, Kresala taldearen kontzertua izango da Maalako parkean. 80ko eta 90eko hamarkadetako musikari omenaldi halako bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Urtean pare bat Aste Gastronomiko antolatzea da euren asmoa, osagai edo gai nagusi baten inguruan. Estreinako honetan mikologoaren aldeko apostua egin dute.

2022 11 23 aizu aste gastronomikoa kartela elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza