Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 28 turismo bisita erre museoa agintari2Debabarreneko alkateek Debabarreneko baliabide turistikoak erakutsi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzari, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariari eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariari. Besteak beste, Mendaroko txokolate fabrika eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan bisitatu zituzten atzo. 

Debegesaren ekimenez antolatu dute bisita eta honako helburuak zituela jakinarazi du Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak: “sektore turistikoak eskualdean izan duen bilakaera balioan jartzea, eskualdeak eskaintzen dituen zenbat baliabide turistiko ezagutzea eta etorkizunera begirako proiektuak azaltzea".

Debegesaren egoitzan hasi zuten bisita. Han, Itziar Epalza sailburuordea eskualdeko alkateekin elkartu zen. Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos, Elgoibarko alkatea, Ane Beitia, Soraluzeko alkatea, Iker Aldazabal, Mendaroko alkatea, Sonia García, Mutrikuko alkatea, Jose Angel Lizardi, Debako alkatea, Pedro Bengoetxea, Mallabiko alkatea, Igor Agirre, eta Ermuko alkateordea, Juan Carlos Abascal. 

Ondoren, eskualdea ezagutzeko ibilbidea osatu zuten, barnealdetik hasi eta kostalderantz. Bidean ondare industrialarekin, gastronomiarekin, kirolarekin edota Mutrikuko itsas-ondarearekin loturiko zenbait baliabide turistiko bisitatu zituzten. Eibarren, S.D. Eibar taldeak Ipuruan dituen instalazioak ikusi eta Armagintzaren Museora bisita egin zuten. Jarraian, Elgoibarren Makina Erremintaren Museoan geldialdia egin zuten eta Mendaron Txokolate fabrikan izan ziren. Ondoren, Mutrikura egin zuten bisita eta Bentalekua Museoan eman zioten amaiera bisitari.

2016 01 28 turismo bisita erre museoa

2016 01 28 turismo bisita museora

2016 01 28 turismo bisita museora erre

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza