Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 28 josu mugertza feriaDebegesak abenduaren 1etik 15era egingo den Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoaren bigarren edizioa jarri du martxan. Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko 13 establezimenduk hartuko dute parte, tartean Elgoibarko Belaustegi jatetxeak.

Ekimen honen helburua da tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa indartzea, eskualdeko ostalaritza sektoreari bultzada bat ematea eta Klub Gastronomikoa ezagutzera ematea. 15 egunean zehar, ekimen honetara atxikitutako establezimenduek bertako eta sasoiko produktuez baliatuz proposamen gastronomiko erakargarriak landuko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 25 eurotan, Tripontziak Pintxoak 5 eurotan (2 pintxo eta 2 edari) eta Tripontziak Egonaldiak (ostatua gosariarekin, menua eta oparia) pertsonako 48 eurotan. Elgoibarko Belaustegi jatetxeak Tripontziak menua eskainiz hartuko du parte ekimenean.

•Lehiaketak sare sozialetan
Gainera, sariak ere banatuko dituzte Tripontziak ekimenean parte hartzen dutenen artean. Sariak jaso ahal izateko Tripontziak egitasmoan ateratako argazkiak partekatu beharko dituzte erabiltzaileek Twitter sare sozialean (@Deba_barrena), edo bestela, Debabarrena Turismok Facebook-en duen orrian (DebabarrenaTurismo) jarri duten galdera "misteriotsua"ri erantzun zuzena emanda.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza