Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 09 lagunbetikoakPINTXOA irabazlea mendaroLagun Betikoak elkarteak lehiaketara aurkeztutako ‘Bakailoa potxekin’ izeneko pintxoak irabazi du Mendaroko IX. Pintxo Lehiaketa.

Urriko azken asteburuan egin zuten pintxo lehiakerako sarituen berri eman du Mendaroko Udalak. Aurten aurreko urteetan baino taberna gutxiagok hartu zuten parte lehiaketan, hiru tabernak, hain justu ere: Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernak. Epaimahi teknikoak Lagun Betikoak elkarteak aurkeztutako Bakailoa potxekin pintxoari eman dio lehen saria eta Uztargiko Txerri Goxua gelditu da bigaren postuan.

Herritarrek Uztargi tabernako pintxoari eman zioten boto gehien. Botoa eman zuten herritarren artean, Olga Pascuali tokatu zaio Lagun Betikoaken gastatzeko 50 euroko bonoa, eta Karlos Beizamari Uztargi tabernan gastatzeko balio bereko bigarren bonoa.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza