Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 02 ekingune on ekin sariak ester velasco elgoibar'On Ekin' enpresa-ideia eta proiektuen lehiaketaren IX. ekitaldiko lehen saria eskuratu du Elgoibarko HRE Hidraulic enpresak.

Ekingunek, Debabarreneko ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak, antolatzen du 'On Ekin' lehiaketa, eta azaldu dutenez, helburua da enpresen eta ekintzaileen ekimenak sustatzea eta gure ingurunearentzako enplegu eta aberastasun gehiago sortzea. Horrekin batera, sormena sustatu nahi dute, eta pertsonen zein enpresen ekimenak bultzatu, merkatuan funtzionatzeko zantzuak dituzten negozio-kontzeptuak jasotzen dituzten proiektuak eta ideiak lantzera bultzatuta. Aurtengo ekitaldira bost proiektu aurkeztu dira eta epaimahaiak Elgoibarko HRE Hidraulic enpresak aurkeztutako MANEX 4.0 enpresa ideia saritu du lehen sariarekin. Egitasmo horrekin, bezero industrialei euren prozesuak kontrolatzen lagundu nahi diete, makinaren fidagarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatuz. Enpresako kudeatzaile Esther Velascok jaso zuen saria Eibarko Armeria Eskolan egin zuten sari banaketa ekitaldian. OnEkin sariarekin, 1.000 euro irabazi ditu proiektuak.

Bigarren saria Maider Alonsok aurkeztutako 'Medori' izeneko proiektuak jaso zuen, Alzheimerra eta antzerako gaixotasunak dituzten pertsonentzako karta-joko proiektuak.
Hirugarren saria Miguel Loitxatek aurkeztutako 'Eramateko' proiektuari eman zioten, Gourmet janaria eskualdean online banatzeko plataformari, hain zuzen ere.
Azkenik, Eibarko Bali Sport Centerreko Andoni Errastik eta Xabi Morenok lortu zuten herritarren saria.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, edizio guztiak kontuan hartuta, 83 enpresa ideia eta proiektu aurkeztu dira, eta horietako batzuek martxan dauden enpresak dira egun, besteak beste: Eibarrooms , Arkigreen, Adarabar, Kaxa eta ScrapAd.

2021 11 02 ekingune on ekin sariak esther velasco elgoibar 1 sarituak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza