Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 26 gabonetako erakusleihoak lehiaketa taldekoa 1 2 herritarrensariaGuztira 30 saltokik hartu dute parte Gabonetako I. Erakusleiho lehiaketan, eta epaimahai teknikoak emandako sariak ‘Ortosarasketa’ eta ‘Noa’ saltokientzat izan dira.

 Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren lehenengo edizioa jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak, herriko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatzeko asmoz. Guztira 30 saltokik hartu dute parte. Epaimahai teknikoak zein herritarrak aukeratu dituzte irabazleak. 

Epaimahai teknikoak emandako sariak:

  • Lehenengo saria: Ortosarasketa. Saria: 300 euroko erosketa-txekea Txankakuko saltokietan trukatzeko.
  • Bigarren saria: Noa ileapaindegia. Saria: 200 euroko erosketa-txekea Txankakuako saltokietan trukatzeko.

Herritarrek euren botoekin emandako saria, berriz, Noa ileapaindegiak eskuratu du. 100 euroko erosketa-txekea Txankakuako saltokietan trukatzeko. Guztira 499 herritarrek eman dute botoa, eta horien artean zozketatu dute 50 euroko beste erosketa-txeke bat. Maria Arrate Armendia Larrañaga izan da zozketako sariduna.
Udalak ekimenaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Egoerak egoera, ekimen honen bidez hurbileko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatu nahi izan ditugu, negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarrita. Horretaz gain, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi izan da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko”.

∞Lotura duten albisteak:

2021 01 26 gabonetako erakusleihoak lehiaketa ORTOSARASKETA Epaimahai teknikoa 1saria

2021 01 26 gabonetako erakusleihoak lehiaketa NOA Epaimahai teknikoaren2saria

2021 01 26 gabonetako erakusleihak Maria Arrate Larrañaga zozketa irabazlea

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza