2022an, Debabarreneko Mankomunitateak 26.049 kilo hondakin arriskutsu jaso zituen. Horien artean, kopururik handiena pintura izan zen, ondoren plastikozko ontzi handiak eta azkenik, produktu kimikoak.
Autobidea mantentzeko lanen barruan, uztailaren 18ko goizaldean, martitzena, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarraren zorua konponduko dute Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan.
Karakate Bizirik plataformak beste ekimen bat jarri du martxan udarako. Karakate Bizirik plataformaren materialarekin (kamiseta, poltsa edota banderatxoa) argazkiak ateratzera animatu dituzte herritarrak, dauden tokian daudela edo doazen tokira doazela.
Zaparrada handiengatik abisu horia aktibatuta dago domekarako eta astelehenerako, eta beste hainbat lekutan moduan Elgoibarren eta Mendaron ere igarri da euri zaparrada mardulen eta txingorraren eragina.