Ibaiak biziberritzeko Merlin proiektua aurkezten izan ziren joan zen astean Altzolan EHUko ikertzaile talde bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamenduko ordezkariak. Adar askoko proiektua da Merlin, baina horren barruan, hamar presa txiki bota nahi dituzte Deba ibaian, uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa errazteko, bai eta uholde arriskua murrizteko ere.
Geolodia-Gipuzkoak antolatuta, ibilbide geologiko gidatua egin zuten Elgoibarko, Eibarko eta Soraluzeko hainbat gunetan zehar. Bertaratu ziren herritarrek duela 80-110 miloi urte gertatutako gertaera geologiko berezien aztarnak ikusi ahal izan zituzten hiru herriotan.