Erdiguneko kaleak zein landa-bideak hartzen dituen asfaltatze kanpaina hasi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Guztira hamazortzi puntutan egingo dituzte asfaltatze lanak. Gaur, adibidez, San Antolinetik San Pedroko etxeetara doan bidearen zati bat asfaltatuko dute.
Euskal Herrian ibilaldia egiten ari den ibilgailu historikoen konboi batek geldialdi labur bat egin zuten atzo arratsaldean Elgoibar parean. Ez zen eurek aurreikusitako geldialdia izan, baina argazkian ikus daitekeen irudi bitxia laga zuen, beste garai batekoa dirudien irudia.