Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 20 kaskabarra elgoibar maala BARREN9:10ak aldera ekaitza lehertu da gure parean eta kazkabarrak eta euri-erauntsiak kalteak eragin ditu bai Elgoibarren eta baita Mendaron ere.

Domeka arratsaldeko ekaitzaren ostean, gaur ere ur putzu handiak sortu dira berriro Maala bueltan, eta ura sartu da Maalako garaje komunitariotara, bai eta Ilunpe tabernara ere. Malape tabernan hatz bategatik ez da sartu. Maalako biribilgunetik zubira arteko tartean pilatu da bereziki ura. Urak hartu du, era berean, Aita Agirre erakineko sotoa, eta garajeetatik ura ateratzen ari ziren une honetan brigadako langileak erratzak-eta hartuta. Zenbait enpresetan ere izan du eragina kaskabarrak eta tailer barrura ura sartu da (ikus beheko bideoan). Hainbat ibilgailu ere kaltetu ditu txingorrak.

Mendaron ere, bat-bateko ekaitzaren ondorioz ur putzu handiak sortu dira batez ere Garagartzan eta Kilimon Etorbidean, estazio parean. Kaleko kutxatilak zabaltzen jardun dira auzotarrak eta brigadako langileak kalean, urari bidea errazteko, eta Kilimon Etorbidean, ikastolaren parean, aparkatuta zeuden autoak putzuan harrapatuta gelditu dira. Sartu ere egin da ura autoetako batean gutxienez. Minutu gutxiko erauntsia izan da, baina ping-poneko piloten tamainako txingor aleak ere bota ditu, eta Deba ibaiaren eta Kilimon errekaren emaria ere kolpetik hazi da tarte horretan.

Argazki bilduma sortu dugu gaurko ekaitzaren irudiekin eta izan dituen eraginekin. Bilduma honetara argazkiak eta bideoak gehitzeko aukera daukazue BARRENen mugikor zenbakira bidalita: 688 555 658

 

 

2023 06 20 kaskabarra mendaro kalea

2023 06 20 kaskabarra mendaro potzua

2023 06 20 kaskabarra elgoibar urpotzua BARREN

2023 06 20 kaskabarra elgoibar urasartu aitagirre BARREN

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza