Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 16 2018 06 09 hegaztiak irteera morkaiko elgoibar"Gure natura ezagutzen" programaren barruan, Txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko irteera egingo dute martxoaren 25ean.

Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Atxutxiamaikak elkarlanean antolatutako "Gure natura ezagutzen" programaren baitan egingo dute irteera. Martxoaren 25ean, zapatua, izango da eta 9:30ean batuko dira bidegorriaren hasieran. Prismatikoak eta hamarretakoa eramatea gomendatu dute antolatzaileek.

Asier Sarasua Aranberrik (Eibar, 1969) hegaztien inguruko azalpenak emango ditu eta ibilbidean zehar txori habiak jartzeko geldialdiak ere egingo dituzte, habiak jartzearen arrazoiak azaltzearekin batera. Sarasua biologoa, filologoa, idazlea eta blogaria ere bada, eta naturzalea eta txorizalea izan da txikitatik. Euskal Herriko hegaztiei buruzko txoriak.eus gunearen sortzailea ere bada.

'Gure natura ezagutzen' ekimenari buruzko informazio osoagoa HEMEN

2023 03 16 Naturekintzak hegaztiak habiak kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza