Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 25 sutea egondoEgondo enpresako pintura-kabinan sute txiki bat piztu da 18:00ak inguruan eta behargin bat anbulantzian eraman behar izan dute.

Elgoibarko Albitzuri industriagunean dagoen Egondo lantokian piztu da sua. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira sua itzaltzera eta ez dute denbora asko behar izan dena bere onera ekartzeko. Ordubete baino gutxiago egin dute lantokian. Tamalez, behargin bat ondoezik sentitu da, eta anbulantzia medikalizatu eraman behar izan dute, sortu den kea arnastearen ondorioz, beharbada. Hospitalera eraman dute proba gehiago egitera. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da eta ez dute gertatutakoari buruzko adierazpenik egin nahi izan oraingoz.

2016 01 25 sutea egondo2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza