Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 09 deba ibaia hazita altzolaGaur eguerdian amaitu da euri zaparradengatik atzotik indarrean zen abisu horia. Besteak beste, Deba ibaiaren ur emaria neurtzen duen Altzolako estazio hidrometeorologikoan 7:00ak aldera jaitsi da emaria maila berdera, hamahiru bat orduz maila horitik gora egon eta gero.

Euskalmetek prezipitazio ertaina, ugaria eta iraunkorra iragarri zituen domeka eta astelehenerako eta abisu horia egon da indarrean 12:00ak bitartean. Metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatu dira hainbat tokitan. Altzolako estazio hidrometeorologikoan, esaterako, 65 litro pilatu ziren dira metro karratuko, azken 24 orduetan, eta maila gorria gainditzetik gertu egon zen atzo gauean.

2022 01 10 deba ibaia emaria altzola estazioa 1

Euriteek arazoak sortu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan, baina ez orain dela hilabete adinako ufalek edo kalterik izan. Mendaron, beste behin ere, gainezka egin du Kilimon errekak Garagartza auzoan, eta suhiltzaileak aritu dira lanean gauean ura bere bidera itzultzeko ahaleginean.

Era berean, Deba ibaiak gainezka egin du Altzolan, eta Bainuetxeko Zumardiko zati bat  ur azpian gelditu da, Altzola Basque Water enpresaren parean, hain justu ere. Duela hilabete kalte handiak eragin zituzten ufalek enpresan, eta oraingoan ere bai, orain dela hilabetekoak baino txikiagoak izan diren arren. Iturburutik ura jasotzeko duten gela ur azpian gelditu dela jakinarazi dute.

Ikus hemen Mendaroko eta Altzolako zenbait bideo

2022 01 09 deba ibaia hazita ordua 20 30 2022 01 10 deba ibaia hazita ordua 10 00

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza