Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 12 deba ibaia mendaroURA Uraren Euskal Agentziak eta Mendaroko Udalak lankidetza protokoloa sinatu dute ibai-ibilgu eta ertzetan garbiketa lanak egiteko.

Bi erakundeen arteko konpromisoa zehazteaz gain, ekintza plana ere adostu dute, ibaiertzeko landaredian kalteak ekiditeko eta, oro har, ibai-ekosistema eta bere biodibertsitatea babesteko.

Lankidetza akordioaren helburua ibilguen ingurumena hobetu eta mantentzeko lanak egitea dela zehaztu dute, eta, aldi berean, udalerria zeharkatzen duten ibai-tarteetan, gaitasun hidraulikoaren ahalmena bermatzeko lanak egitea.
Era berean, Mendaroko Udalak URA agentziaren eskura jarri du hiri-hondakin solidoak biltzeko duen zerbitzua, udalerria zeharkatzen duten ibaietan, ibai-tartean sartu eta hiri-hondakin solidoak edo baliokideak kendu ahal izateko, edota udaletxetik sustatu nahi diren ingurumen hobekuntzarako beste edozein ekimen egin ahal izateko, betiere ibai-ekosistemaren sustapenarekin, mantentzearekin, lehengoratzearekin eta hobekuntzarekin lotuta daudenak.

2021 11 12 mendaro deba ibaia URA

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza