Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 05 Super Smash Bros Ultimate bideo joko txapelketa alex izaga elgoibarSuper Smash Bros Ultimate bideo joko txapelketa antolatu du estreinakoz Kultur Kafeak, eta Alex Izagak irabazi du.

Ibai Rua izan zen bigarrena, Alex Sierra sailkatu zen hirugarren lekuan eta Kaiet Ruak egin zuen laugarren. Antolatzaileek esan dutenez lagun giroan joan zen ekitaldia, eta partaideek kiroltasun handia erakutsi zuten. Gustura geratu dira ekimenak izan duen erantzunarekin, eta seguruenik, urtarrilean errepikatuko dutela aurreratu dute, “sari hobeekin gainera”.

 • Finaerdietara pintxo lehiaketan
Kultur Kafea, bestalde, Gipuzkoako I. Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Txapelketan parte hartzen ari da, eta finalerdietarako sailkatu da. Kultur Kafeko arduradunak azaldu du fede handiegirik gabe eman zutela izena eta pozez hartu dutela sailkapenaren berria. Azaroaren 23an jokatuko dute finalerdia, Gipuzkoako Ostalaritzaren Egoitzan.

2021 11 02 Super Smash Bros Ultimate bideo joko txapelketa elgoibar KF

2021 11 02 Super Smash Bros Ultimate bideo joko txapelketa

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza