Errigora ekimena pozik agertu da azken kanpainak Elgoibarren izan duen harrerarekin. Guztira, Nafarroa hegoaldeko elikagaiez osatutako 97 saski saldu ditu Elgoibarren.
Errigora ekimenaren azken kanpainako irabaziak Nafarroako euskalgintzara bideratu dira. Elgoibarren batutako dirutik, 1.200 euro inguru bideratuko dira Nafarroako Hegoaldean euskara sustatzera. Kanpaina honetan, Elgoibarko Errigora taldeak ez ezik, Ikastolak eta AEk-k ere parte hartu dute.
Elgoibarko Errigora taldeak eskerrak eman nahi dizkie saskia erosi dutenei, ekimenaren mezua zabaldu dutenei, Orbea tabernari eta modu batean edo bestean laguntza eman duten guztiei. Hurrengo kanpainetan taldean parte hartu nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera jotzeko eskatu du.
Kanpaina honetan Euskal Herrian saldutako saskiak 12.000 baino gehiago izan dira. Hori dela eta, 157.000 euro bideratuko ditu Errigora Ekimenak Nafarroako euskalgintzara.
Hona hemen, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bukaerako bideoa: